Tailer guztiak 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat dira eta 25 plaza dituzte. Klik egin parte hartu nahi duzun tailerrean, sarreren kopurua hautatu eta erosketa amaitu.
DOAN!
Itsas maskorrak margotzen
LARUNBATA 5 13:00etan
Itsas maskorrak eta kurkuiluak margoztuko ditugu pintzel eta pintura akrilikoa erabiliz, gure gustura pertsonalizatzeko eta sormen esklusiboak lortzeko.
Taumatropoa bi irudi gainjartzerakoan gertatzen den jolas optikoa da, irudiak mugitzen ari direla baitirudi. Tailer honetan gure taumatropoa sortuko dugu arrainak eta itsas motiboak erabiliz. Zur eta lur geratuko zara!
Kapelak, maskarak eta osagarriak sortuko ditugu “goma eva” erabiliz. Benetako itsasoko pertsonaia bihurtuko zaitugu: karramarroa, olagarroa, tiburoia, sirena…
Izokin eta arrain zurizko hanburgesak egiten ikasiko dugu, saltsak ahaztu barik: etxeko erara egindako ketchup-a eta laktonesa (esnearekin baina arrautzarik gabe, elikadura arriskuak saihesteko).
Arrainak moldatuko ditugu moldeak eta buztin zuria erabiliz, eta ostean apaingarri distiratsu, lentejuela eta begien bidez dekoratuko ditugu, kolorez betetako ukitu esklusiboa emateko.
Arrainezko (hegaluzea, antxoak…) minipizza gozo-gozoak, piper gorri, kaparrondo eta mozzarelarekin. Halaber, pizzaren masa nola egiten den ikasiko dugu, legamia gutxi erabiliz eta hartzidura denbora handituz.
Kapelak, maskarak eta osagarriak sortuko ditugu “goma eva” erabiliz. Benetako itsasoko pertsonaia bihurtuko zaitugu: karramarroa, olagarroa, tiburoia, sirena…