❱ Prestaketa: Marmitakoa jendaurrean prestatuko da azoka-barrutian.
Aldez aurretik prestatutako zerbait
erabiltzeak deskalifikazioa ekarriko
du segidan. Marmitakoa prestatzeko
gasa, ikatza edo egurra erabili
ahal izango dira, baina debekatuta
egongo da sua egitea parkean bertan.
Kontuz izan beharko da lurzorura
hondakinak ez botatzearekin.
❱ Kazolen entrega: Marmitako-kazolak
13:00etatik 13:30era entregatuko dira.
Ez da onartuko ordutegi honetatik
kanpo entregatutako kazolarik.
❱ Epaimahaiaren erabakia: Epaimahaiaren erabakia lehiaketa egiten
den tokian bertan ezagutaraziko da
balorazioen ostean. Honako irizpide
hauek kontutan izango dira: egosketa-puntua, zaporea eta aurkezpena.
Epaimahaiak sariak eman gabe uzteko
edo banatzeko (berdinketa egonez
gero) eskubidea du, eta baita bestelako ezohiko erabakiak hartzekoa.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina
izango da.
❱ Izen emateak: :Izen-emateak portuko
informazio-puntuan izango dira
10:30etik 11:30era.
❱ OHARRA: Parte-hartzaileek berezko
materiala (mahaiak, aulkiak, etab.)
ekarri beharko dute eta erabilitako guneak 17:00etan jaso beharko dituzte
garbitzaileen lana errazteko.
Cookies-ak erabiltzen ditugu web orrialdeko erabiltzaileei esperientzia onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu. Goazen!