Kantauri Fest Bizkaiko ontzi tradizionalen topagunerik handiena da. Dozenaka txalupek, traineruek, batelek eta baleontziek Zierbenako portua hartuko dute urriaren 5ean eta 6an sekulako erakustaldi batean. Halaber, itsasoan zein lehorrean makina bat jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu.
ZEHARKALDIAK eta JARDUERAK
Zeharkaldi gidatuak step board eta big sup-en, ur gainean ibiltzeko beste era. Makina bat jarduera prestatu ditugu zuretzat. Apunta zaitez!
ERAKUSKETAK eta ERAKUSTALDIAK
Euskal ontzi tradizionalen erreplikak, argazki erakusketak, sokagintza saioak… Den-dena ikasi itsas munduari buruz gure erakustaldietan!
MUSIKA eta GASTRONOMIA
Itsasoko zapore gozo-gozoenez prezio berezietan gozatu eta azaldutako dastatze saioetan parte hartu. Zuzeneko musika izango dugu giroa alaitzeko.
ITSASORA BEGIRATZEN DUTEN ARDOAK
Kantauri itsasoarekin hobeto bat egiten duten ardo barietateak eta euren xehetasunak ezagutuko ditugu, bertoko itsas-produktuekin batera. Sekulako esperientzia ikusmena, usaimena eta dastamenerako.
Etxeko txikienek primeran pasako dute itsasoari buruz ikasten duten bitartean. Kantauriko sushi tailerrak, arrainezko hanburgesak, itsas zaporeko minipizzak, itsasoko pertsonaiak, kolorezko maskorrak eta askoz gehiago!
Cookies-ak erabiltzen ditugu web orrialdeko erabiltzaileei esperientzia onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu. Goazen!